http://www.youtube.com/watch?v=ef6u2zQS9Ng
Ostegunean txupinazoa izango bada ere, Tolosako San Joan jaien inguruko ekitaldiak martxan daude dagoeneko. Gaur azoka berezia izan da eta Trianguloa plaza jendez bete da. Hainbat produktu erosteko aukera izan da bertan eta deigarrienetako bat karpa erraldoi batean jarri dituzten pintxo bereziak izan dira.
Azoka berezia baliatuz, Samaniego eskolak bigarren eskuko liburuak jarri ditu salgai euro baten truke. Bibliomula proiektuarentzat izango da bertan jasotzen duten dirua. Saharar herriari ere elkartasuna adierazteko eta laguntza jasotzeko postu bat jarri dute plazan. Larunbateroko azokak ez du huts egin Zerkausian.
Kirolak ere bere lekua izan du. 3x3 saskibaloi txapelketa jokatzen ari dira Gernikako Arbolaren Lorategietan. Gazte ugari elkartu dira saskibaloiaren inguruan. Graffiteroek ere bere artea erakutsi dute herriko hainbat lekuetan.