Leidor aretoan La mitad de oscar pelikula ikusteko aukera egongo da gaur, 19:15ean eta 21:45ean. Zine forumaren barruko emanaldia denez, jatorrizko bertsioan jarriko dute pelikula. Igandean, No tengas miedo pelikula ikusteko aukera egongo da 19:30ean eta 22:00etan. Astelehenean, ikusleen egunean, pelikula hau 20:30ean jarriko dute. Astelehenean Fake Orgasm doan ikusteko aukera egongo da 20:30ean.