Araba euskaraz-era joateko autobusa

tolosa 2011ko ekainaren 14a

Galtzaundi Euskara Taldeak, datorren igandean Laudion ospatuko duten Araba euskaraz festara joateko autobusak antolatu ditu. Zezen-plazatik irtengo dira goizeko 09:00etan, eta itzultzeko, 19:00etan irtengo dira Laudiotik. Prezioa 12 eurokoa izango da, eta Galtzaundiko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, Galtzaundira joan daiteke, edo 943 65 50 04 telefonora deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!