X. Araxesko Itzuliarekin gustura

Ataria 2011ko ekainaren 14a

X. Araxesko Itzuliaren balantzea egin dute Amarotz Mendi Elkarteko kideek. Ibilbide luzeko itzulia antolatzen zuten lehen aldia izan da eta gustura agertu dira lortutakoarekin. Itzulian izena 150 mendizalek eman zuten, eta hauetatik 30 emakumeak izan ziren. Partaideek 30 elkarte ordezkatu zituztela ere gogoratu nahi izan dute.

Eskerrak ematerako orduan, Amarozko auzotarrak gogoan izan dituzte mendi elkarteko kideek, antolakuntzan laguntzeagatik. Erakundeen eta merkatarien laguntza ere eskertu nahi izan dute, partaideentzat Araxesko Itzuli amaierako sariak jartzeagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!