Trianguloan galiziar jakiak eta Zerkausian bisigua

Ataria 2011ko ekainaren 11

Bisiguaren festa ospatzen ari dira Tolosako Zerkausian. Txinparta elkarteak, «aurreko bi edizioetan lortutako arrakasta» ikusita, hirugarrenez jaialdia antolatu du Tolosako eta Orioko udalekin elkarlanean. Orioko hiru sukaldarik, 325 bisigu inguru erreko dituzte, 650 lagun ingururentzat. Bihar amaituko da bisiguaren festa.

Zerkausiatik metro gutxitara, Trianguloa plazan, galiziarrak aurkitzen dira. Hauek euren lurraldearen oparotasuna erakusteko gogoz, bertako produktuekin otorduak ematen ari dira. Galiziar jakiak dastatzeko azken eguna biharkoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!