Bizikleta martxarekin hasiko da Laskorain ikastolako festa

tolosa 2011ko ekainaren 9a

Datorren igandean, ekainak 12, Laskorain ikastolaren eguna ospatuko dute.

Goizeko 10:30ean, bizikleta ibilaldiarekin hasiko dute eguna, eta ibilbidea ondorengoa izango da: Ikastola (Usabal), Iurre, Berazubi, Nafarroa etorbidea, Zubi Berria, Santa Klara kalea, Nafarroako zubia, Kale Nagusia, Gorriti plaza, Gorosabel kalea, San Frantzisko ibilbidea, Araba etorbidea, Eroskiko zubia, Iurramendi eta Ikastola (Usabal). Bizikleta ibilaldiaren ondoren, beste hainbat ekintza burutuko dituzte egunean zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!