Samaniego ikastetxeak datorren udako oporretarako ludoteka antolatu du, 3-12 urte bitarteko haurrentzat. Uztailaren 4an jarriko da martxan, eta uztailaren 29ra bitarte iraungo du. Ordutegia 09:30etik 13:30ra bitartekoa izango da, eta ekainaren 21a da izena emateko azken eguna. Informazio gehiago Samaniegon edo 677703239an.