Koadrilen eguneko txartelak erosteko azken aukera asteburu honetan izango da

tolosa 2011ko ekainaren 7a

Bi aste eskas falta dira aurtengo Sanjoanetarako, eta koadrilen eguna ekainaren 25ean izango da aurten, larunbatarekin.

Iazko berrikuntza izan zen koadrila bakoitzak bere bazkaria eramatearena, eta aurten ere antolaketa bertsua izango da.

Hala ere, bada berrikuntza bat aurten: txapela lehiaketa antolatu dute, Apaindu burua, jai giro segurua lemapean. Koadrila bakoitzak txapela berarekin joan beharko du, eta bazkalondoan sari banaketa izango da.

Koadrilen eguneko Euskal Herria plazako bazkarirako txartelak erosteko azken bi egunak datorren ekainaren 10a eta 11 izango dira. Ostiralean 18:00etatik 21:00etara bitarte egongo dira arduradunak bertan, eta larunbatean, berriz, 11:30etik 13:30era bitarte. Txartelek 4 euroko prezioa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!