Hirukide ikastetxean hitzaldia egongo da gaur, Zoriontsu izateko hezkuntza izenburupean. Bertan hainbat galderei erantzuteko bideak aztertuko dituzte: «Nork ez du bere seme-alabak zoriontsu izateko hezi nahi? Nola horrela hezi gu geu ez bagara zoriontsu bizi?...». Begoña Ibarrola psikologoa, idazlea eta adimen emozionalean adituak emango die erantzuna galdera hauei. Hitzaldia 18:00etan izango da Hirukiden, San Frantzisko 12 helbidean.