Tolosako Hirukide ikastetxeko atletismo taldeko infantil mailako mutilek bigarren postua eskuratu berri dute Euskadiko Atletismo Txapelketan. Lehiaketa pasa den asteburuan izan zen Gasteizen, Mendizorrotzako instalazioetan, hain zuzen ere. Hirukideko arduradunek, gazteak zoriontzearekin batera orain dela bi asteburu eskuratutako garaipenak ekarri nahi izan dituzte gogora. Izan ere, mutilek Gipuzkoako Txapelketako garaipena etxeratu zuten, eta neskak laugarren gelditu ziren Irunen, Playaundiko pistan. Bestalde, Hirukide Gainberriko patioan haurtzaindegiko haurrek aiton-amonei eskerrak emateko ekitaldia egingo dute gaur, 16:30ean.