Bilera irekia egingo du Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak

tolosa 2011ko maiatzaren 30a

Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak bilera irekia egingo du, bihar, asteartea, Corpus Christi parrokiko lokaletan, 20:00etan. Alkoholaren eta bere ondorioen kalteen eta errekuperazioaren inguruan hitz egiteko. Bilerara alkoholak kalteturikoak eta euren senideak gonbidatzen dituzte, baita argibide gehiago izan nahi dutenak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!