Abian da Roberto Jauregiren omenezko Hegats Igeriketa Txapelketa

tolosa 2011ko maiatzaren 28a

Igarondo Urpekoak taldeak antolatutako Roberto Jauregiren omenezko Hegats Igeriketa Txapelketa ari dira jokatzen Usabalen. Goizean 10:00etan hasi dira lehian, eta bazkaltzeko tartea hartu eta gero, 16:00etan jarraituko du lehiaketak. IX. jardunaldi honetan Espainiako bost erkidegoko 160 igerilari ari dira parte hartzen, horietatik 17 tolosarrak direlarik.

Igarondo Urpekoak taldeak 30 urte betetzen ditu aurten, eta hori dela eta txapelketa antolatzearekin batera, gaur Kasinon afalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!