Goio Jimenez tolosarra espainiaratu dute

Ataria 2011ko maiatzaren 26a

Bideoa: http://etengabe.blogsome.com/2011/05/25/aitor-artetxe-estraditatu-dute-frantziatik-espainiara/

Sopelan jaiotako Aitor Artetxe Rodriguez preso politiko algortarra espainiaratu dute gaur Espainiako Polizia Nazionaleko hainbat agentek. Berarekin batera, Gregorio Jimenez Morales tolosarra eraman dute Madrilera. Artetxe 2008ko abenduaren 8an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Gerben, Bagneres de Bigorre ondoan (Pirineo Garaiak), ETAko kidea zelakoan. Beste bi euskal herritar atxilotu zituzten berarekin batera. Maiatzaren hasieran, berriz, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak. Tartean, Espainiako Gobernuak egindako estradizio eskaeretako bat onartu zuten Frantziako tribunalek eta, espetxe zigorra bete ostean, Artetxe Madril aldera eramango zutela finkatu.

Joan zen astean Espainiako Tribunal Gorenak ikusi zuen Aitor Artetxe ihes egiten laguntzeagatik epaitutako Uribe Kostako herritarren kasua. Alde horretatik kuriosoa ere bada, Aitor Artetxeri hiru urteko espetxe zigorra ezarri ziotela ETAko kidea izatea leporatuta, eta ihes egiten lagundu zioten kuadrilako lagunei 5 eta 7 urteko espetxe zigorra ezarri zizkiela Espainiako Auzitegi Nazionalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!