Lasorain K.E.-k play off-a jokatuko du Nazional A mailara igotzeko

tolosa 2011ko maiatzaren 26a

Laskorain K.E. taldeak, igoera faseko play off-a jokatuko du datorren igandean.

Joan den asteburuan Transportes Lakunza taldearen aurkako partidan 8-5eko emaitza lortu zuen, eta bigarren postuan amaitu dute denboraldia.

Sailkapeneko postu txukunari esker, hurrengo denboraldia A mailan jokatzeko aukera izango dute tolosarrek. Play off-eko joaneko partida Ansoainen izango da, Iruñeatik gertu, igandean, 12:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!