Asteburu honetarako zine programazioak ere, adin guztiei zuzenduriko filmak dakartza Leidor aretora.
Gaur iluntzean, 20:30ean Agua para elefantes izango da ikusgai. Sara Gruen idazlearen ‘best seller’a zinerako egokitu dute.
Bihar, berriz, 19:30ean Mundu hobe batean izango da ikusgai. Atzerriko film onenaren Oscar saria jaso duen pelikula, euskaraz ikusi ahal izango da. 22:30ean, Agua para elefantes izango da.
Igandean, hiru filme ikusgai izango dira Leidor-en. 17:00etan El oso Yogi haurrentzako pelikula eskainiko dute, eta 19:30ean eta 22:00ean, Agua pasa elefantes eta Mundu hobe batean izango dira ikusgai, hurrenez hurren.
Azkenik, astelehenean, Mundu hobe batean ikusteko aukera izango dute bertaratuek; ikuslearen eguna denez, sarrera merkeagoa izango da.