‘Pinocho, corazón madera’ antzezlana izango da bihar Topic-en

tolosa 2011ko maiatzaren 26a

Bihar arratsaldean, gaztetxoenei zuzenduriko txotxongilo emanaldia izango da Topc aretoan: Pinocho, corazón madera (Pinotxo, egurrezko bihotza).

Pinotxorena italiako egur finekin egindako panpin famatuari buruzko elezahar garaikidea da.

Bere aita, munduko azken arotza da, pixkanaka lanbidea desagertzen ari baita. Bakardade honi aurre giteko, egurrezko panpina gizaki bihurtzea beste desiorik ez du. Abesti eta dantzen artean kontatuko dute istorio hau.

18:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerek 4 euroko prezioa izango dute haurrentzat. Helduek, 7 euro ordaindu beharko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!