Triatloi denboraldia pasa den apirilaren 30ean hasi zen, Senpereko lakuan. Orduz geroztik, triatloian aritzen diren tolosarrek emaitza onak lortu dituzte.
Senperen, taldekako erlojuaren aurkako frogan, Atletiko San Sebastian taldeko Egoitz Zalakain eta Aimar Agirresarobe tolosarrek garaipena lortu zuten. Hurrengo egunean, berriz, Senperen, Agirresarobek laugarren postua lortu zuen bakarkako frogan. Aipatzekoa da TTT taldeko Maider Gaztañagak ere, Lapurdin lortutako garaipena.
Maiatzaren 7an, Euskadiko zirkuitua hasi zen, sprint distantziako trialoiarekin. Bigarren iritsi zen helmugara Aimar Agirresarobe, eta lehen euskalduna izan zen horrela. Egoitz Zalakainek, berriz, bosgarren postua lortu zuen. Bermeon ere, Maider Gaztañagak irabazi egin zuen emakumezkoen kategorian
Datorren uztailaren 4an, Espainiako triatloi txapelketa izango da Gasteizen, eta Arabako hiriburuko lehian parte hartzeko sailkapen proba izan zen maiatzaren 14an Madrilen; Ecotrimad distantzia erdiko proba hain zuzen. Aimar Agirresarobek elite mailako proban parte hartu zuen. Faborito nagusiak estatu mailako triatleta onenetarikoak diren Marcel Zamora eta Francisco Pontano kataluniarrak ziren. Agirresarobek, ordea, bizikletako proban ederki aritu ondoren, atleta kataluniarren erritmoari eutsi zion, korrikako proban hirugarrne postuan arituz. Bidegurutze batean, antolakuntzakoen akats bat medio, tolosarrak 4 kilometro gehiago egin behar izan zituen; hala ere, 12. postuarekin, utzaileko elite mailako Espainiako txapelketan izango da.
Pasa den asteburuko Hondarribiako triatloian, laugarren sailkatu zen Zalakain tolosarra.