Sanblaspiko Gazte Asanbladak antolatuta, Maiatza Gorriaren barruan hainbat ekitaldi izango dira datozen egunotan. Hasteko, Alpeetan eskalada proiekzioa izango da bihar, 19:00etan, Otsabin. Larunbatean, berriz, hilak 28, Aralar atzo eta gaur ibilaldia egingo dute Lizarrustin; 09:30ean jarri dute hitzordua, Otsabitik abiatzeko. Ibilaldiaren ondoren, eguerdiko 14:00etan, bertso bazkaria izango da Amaia Agirre eta Ander Lizarralde bertsolariekin. Bazkarira joan nahi duenak, Denak tabernako zerrendan izena eman beharko du. Ondoren, kontzertua izango da Gozo-Gozo taldearen eskutik.