Inmakulada ikastetxeak bi informazio hitzaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur, arratsaldeko 19:00etan, bularreko minbiziaren prebentzioari buruz arituko dira. Bihar, berriz, 19:30etik aurrera, «Alzheimerra eta inguruan duen eragina» deituriko hitzaldia izango da.