Gazteak txapinetan, baltsetan ere bai

tolosa 2011ko maiatzaren 21a

Iritsi da aurtengo Txapin Festa, Tolosako gazteek eurek antolatutako eguna. Goizean goiz kalejira abiatu da gazte lokaletatik barrena, baina eguerdiko 13:00ean iritsi da herritar gehien bildu dituen ekitaldia: baltsa jaitsiera.

Antolatzaileek uztitako materialarekin, eta talde bakoitzaren ukitu pertsonalarekin, hainbat gaztek baltsak prestatu dituzte Igarondo igerilekua zegoen lekutik Zerkausiraino iristeko. Eguraldiak lagunduta, hamaika herritar hurbildu dire ibai ertzeko pasealekura jaitsiera ikusteko. Zerkausira iristerako, baltsa gehienak puskatu zaizkie gazteei, baina izan da ontzi gainean iritsi denik ere. Baltsaz gainera, mozorroturik ere ikus zitekeen jendea: arrainez, soroslez, pirataz,...

Baltsa jaitsiera amaitu eta gero, bazkaria izango dute Plaza Berrian, eta gauerdira arte egitarau zabala prestatu dute maiatzaren 21 honetarako.

Egitaraua:

-14.30etan bazkaria Plaza Berrian. Bazkarira datozenei Txapin Festa kamiseta oparituko diete.

-Bazkalostean bertsolariak

-17.00etan herri jolasak Mulanbok alaituta

-19.30ean kontzertua KEIRAN taldearekin

-21.30ean zahagi sagardoa. Ekarri zure afaria, sagardoa izango da eta!

-22.30ean kontzertuak YUCATAN eta SWITCH taldeekin

-0.30etik aurrera DJak tabernetan:

Eguzki: JOKIN

Kikara: PUNTZAKA

Cafe Iruña: NEKION

Ieltxu: TEDI

Sugar-sugar: ANDONI DJ

Bikutz: DANTZALEKU

Raku: BULL

1.00etik 3.00etara eskaintza bereziak izango dira alde zaharreko tabernetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!