Araxesko X. mendi martxan izena eman daiteke jada

tolosa 2011ko maiatzaren 19a

Datorren maiatzaren 29an ospatuko den Araxesko mendi martxarako izena eman daiteke oraindik.

Orain arte Amarozko Auzo Elkarteak antolatzen zuen kirol ekitaldi hau, baina aurten lehenengoz, Amarozko Mendi Elkartea aritu da antolakuntza lanetan. Elkarte berri honen sorrerak, helburu sendoagoak ekarri ditu, eta Araxesko mendi martxa Euskal Mendi Federazioaren iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuitu ofizialean sartzea lortu dute amaroztarrek.

Hamargarrena izango da aurtengo mendi martxa, eta urteroko moduan, parte-hartzea dohakoa izango da. Ibilbidea amaitu eta gero, gainera, Usabal kiroldegian dutxa hartzeko aukera izango dute parte hartzaile guztiek. Era berean, Gipuzkoatik kanpoko mendizaleek ibilbidea egiteko izena ematen badute, aurreko gaua Amarotzen bertan pasatzeko aukera izango dute, koltxoiak jarriko baitituzte horretarako. Proba amaieran, azkenik, opariak zozketatuko dituzte, eta diploma bat banatuko zaie parte hartzaileei.

Mendi martxan izena eman daiteke jada: http://sites. google. com/site/amarozmendia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!