AHTren aurkako mendi martxa antolatu dute Tolosa-Hernani zatian barrena. Hilaren 21ean, larunbatean, Tolosako estaziotik abiatuko da ibilaldia, 09:30ean. Lo egiteko zakua eta motxilak furgonetan sartu ondoren, Anoeta aldera joango dira, 14:00etan bertan bazkaltzeko. Janaria norberak eraman behar du. Gaua Adunan pasako dute. Igandean Andoain aldera abiatuko dira. 18:00etan iritsiko dira Hernanira.