Alpino Uzturrek mendi irteera antolatu du igande honetan, hilaren 15ean. Txangoa Turruncunetik hasi eta Arnedillon bukatuko da. Peña Isasa (1.474 m) eta Peñalmonte (1.276m) mendiak igoko dira. Arnedillon putzu termaletan bainatzeko aukera izango da. Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:30ean izango da. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute, ez direnek 13. 94365 27 89 deitu edo alpinouzturre@hotmail.com-era idatzi behar da.