Igande goizean, eta beste urte betez, Amasako Gazteek eta Uxo-Toki elkarteko kideek antolatuta, Loatzora igoera eta jaitsiera ospatu zuten.
Guztira, 78 parte-hartzaile izan ziren herri-proba honetan. Antolatzaileen esanetan, burututako «denborak nabarmenak izan ez» ziren arren, «giro ederra sortu zen», eta ekitaldia horrek narbarmendu zuela diote.
Gizonezko parte-hartzaileen artean, Villabonako Hassan Ait Chaou-k gurutzatu zuen lehenik, helmuga. Emakumezkoei dagokienez, berriz, Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen lehena. Azkenik, aipatzekoa da Luis Mari Otegi izan zela sailkaturiko lehen amasarra.