Felix Rodriguez de la Fuenteren lana gogoratuko dute bihar Naturaldian

tolosa 2011ko maiatzaren 4a

Naturaldia jardunaldien baitan, Felix Rodriguez de la Fuente naturalistari eskainiko diote gaurko hitzaldia eta proiekzioa. La huella de Félix deiturapean, eta arratsaldeko 19:30etik aurrera, hitzaldia eta El hombre y la tierra pelikula izango dira ikusgai.

2004. urtean sortu zuten Felix Rodriguez de la Fuente fundazioa, haren senitartekoek. Helburua naturalistaren bizitza, lana eta ondarea gordetzea eta ezagutaraztea izan zen. Hain zuzen ere, fundazioko zuzendaria den Odile Rodriguez de la Fuente izango da, Jordi Sargatalekin batera, hizlarietako bat, Topic-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!