Aurrematrikula epea irekita musika eskolan

tolosa 2011ko maiatzaren 3a

Eduardo Mokoroa Udal musika eskolak jada ireki du ikasle berrientzako aurrematrikula egiteko epea. Maiatzaren 31 biarte aukera izango da, izena emateko. Lehenagotik musika eskolako ikasle direnek, berriz, maiatzaren 13ra bitarte egin beharko dute hurrengo ikasturterako aurrematrikula. Jada ikasle direnek, baina musika tresna lehenengoz hartu behar dutenek, hilaren 23tik 31ra eman beharko dute izena. Bulegoko ordutegia honakoa da: 10:00etatik 13:00era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!