Estrasburgok Galindo eta beste zigortuen helegitea atzera bota du

tolosa 2011ko maiatzaren 2a

Estrasburgoko Auzitegiak ebatzi du Espainiako Estatuak ez zuela Europako Giza Eskubideen Ituna urratu Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketari eta hilketari buruzko epaiketan. Hain justu, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak esan du Espainiak epaiketan ez zituela epaiketa justua izateko eskubidea, errugabetasun presuntzioa eta defentsa eskubidea puntuak urratu.

Angel Vaquero, Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibil ohiek, Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohiak eta Julen Elgorriaga Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoak helegitea sartu zuten 2003an Estrasburgoko Auzitegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!