Atsedena aisialdi taldeak datorren udarako kanpaldiak antolatu ditu. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 5. mailara bitarteko gaztetxoak uztailaren 31tik abuztuaren 7ra bitarte joango dira, eta 6. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitartekoak, berriz, uztailaren 31tik abuztuaren 11ra. Izena eman nahi dutenek 635746447 zenbakira deitu beharko dute datorren maiatzaren 6a baino lehen.