Aste Santurako programatu berri duten zine egitarauaren barruan, Topic-eko aretoan pelikulak ikusteko aukera izango da.
Leidor eta Topic-eko filmeen egitarau osorako bonu bakarra izango da, eta bonu horrekin zine saio guztiak ikusi ahal izango dira. Topic-eko eserleku kopurua 250ekoa denez, bonuak eta sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izango dute ikusleek, eta horretarako Leidor aretoko lehiatilara joan beharko da, hilaren 14tik 22ra bitarte, edo zine saioen aurretik. Bonuek 8 euroko prezioa izango dute, eta gaueko pelikulak ikusteko balio duen bonuek, berriz, 6 eurokoa.
Horrela, haurrei nahiz helduei zuzendutako filmak izango dira ikusgai: Rio, Gnomeo y Julieta, Esta abuela es mi padre, Torrente 4, Therese, Nunca me abandones, Bienvenidos al sur, When you´re strange, The fighter eta Los chicos están bien.