TAKeko neskak irabazle Gipuzkoako Batel Ligan

Ataria 2011ko apirilaren 6a

TAKeko arraunlariek asteburu bikaina osatu  zuten pasa den apirilaren 2 eta 3an, Gipuzkoako Batel Ligari dagokionez. Etorkizuneko mailako neskek Gipuzkoako Batel Liga irabazi zuten, eta hauekin batera, infantil eta kadete mutilek brontzezko hiruna domina eskuratu zituzten. Absolutu mailako neskek, berriz, zilarrezko domina irabazi zuten Mutrikuko uretan. Jubenil mailako mutilek bosgarren postua lortu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!