Omenaldi hunkigarria egin diote Joxan Ormazabali

tolosa 2011ko apirilaren 2a

http://www.youtube.com/watch?v=hZZIWGtqxdw

Duela urte bete eskas zendu zen Joxan Ormazabal idazle zegamarra, eta urteurrenaren aitzakiarekin, Elkar argitaletxeak eta beste hainbat lagunek omenaldia beroa egin diote, gaur, Topic-en.

Arratsaldeko 17:30ean hasi da ekitaldia, eta saio desberdinak izan dira: bertsolariak, trikitilariak, haurrak kantari… Denetik izan da. Izan ere, Ormazabalek, bere idazle lanaz gain, bazituen aparteko afizioak ere; hainbat trikitilariri idatzi zizkien abestietarako hitzak, eta haurrei zuzenduriko zenbait kanturi ere letra jarri zien. Bertsoaren munduan ere ibili zen. Bada, orain, arlo ezberdin horietako lagun eta lankideek omenaldi hunkigarri bat eskaini diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!