Euskaraeneak antolatuta Zazpi astoren gainean bertso ikuskizunaz gozatu ahal izan da, gaur, 11:30etik aurrera, Zerkausian. Bertsolariak Jon Martin eta Iñaki Apalategi izan dira, eta Larreategi anaiek lagundu diete, trikitixa joaz. Giro bikaina jarri dute Zerkausian. Umore oneko bertso saioaz gozatu ahal izan dute barazkiak erostera joaten zirenek. Gaurkoan erosleak eta saltzaileak izan dira bertsolarien gaia.