Euskaraeneako bi ekitaldi izango dira aste honetan

tolosa 2011ko martxoaren 30a

Euskaraenea ekimenaren baitan, bi ekitaldi izango dira aste honetan. Lehenik eta behin, gaur, Korrika 17ren Zenbait gazte ausart dokumentala eskainiko dute Kultur etxean, 19:00etan; Euskaltzaindia omendu nahi izan du AEK-k, modu honetara. Larunbatean, berriz, Zazpi astoren gainean bertso ikuskizunaz gozatu ahal izango da, 11:30etik aurrera, Zerkausian. Bertsolariak Jon Martin eta Iñaki Apalategi izango dira, eta Larreategi anaiek lagunduko diete, trikitixa joaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!