Jokin Bildarratzek alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du

Ataria 2011ko martxoaren 25a

Jokin Bildarratz Plaza Berrian EAJko kideekin batera agertu da gaur arratsaldean. Alde batetik, alderdiko udal zinegotziak aurkitzen ziren, eta bestetik, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea. Jokin Bildarratzek azaldu duenez, hurrengo hauteskundeetan Tolosako EAJren zerrendaburua izango da. Markel Olanok ere Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko bere burua aurkeztuko duela azaldu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!