Bihar, martxoak 25, Jokin Bildarratzek datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako bere hautagaitza aurkeztuko du. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Plaza Berrian, eta Markel Olano, Gipuzkoako Aldun Nagusia, eta Joseba Egibar, Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria ere bertan izango dira.