Peñascal Fundazioak aktiboan dauden langileentzat ikastaroa antolatu du, langileentzako etengabeko heziketarako planaren baitan. ‘Soldadura TIG’ du izena ikastaroak, eta Hobetuz-en %100eko diru-laguntza izango dute ikasleek. Datorren martxoaren 29an hasiko dira eskolak, arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, 943 67 61 61 telefonora deitu beharko da.