Errepublika omenduko dute hainbat tolosarrek

tolosa 2011ko martxoaren 23a

Jesus Artetxe, Antxon Bandres, Garbiñe Biurrun, Jesus Mª Penilla eta Vega Perez tolosarren bi ekitaldi antolatu dituzte datorren apirilaren 14rako, errepublika omentzeko helburuarekin. Frankismoak hildako, espetxeratutako eta erbesteraturakoei eskainiko diete, batez ere, ekimena. Apirilaren 14an, beraz, 20:00etan lore eskaintza izango da hilerrian jarri berri duten monumentuan, eta 21:00etan afaria egingo dute Fronton jatetxean. Omenaldian parte hartu nahi dutenek, 38 euro sartu beharko dituzte Kutxako 2101 0067 22 0012793154 kontu zenbakian, izena eta abizenak jarriz. izen-emate epea apirilaren 4an amaituko da, eta arigibide gehiago nahi izanez gero, 664 70 63 56 telefonora dei daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!