Hilaren 24an Gasteizko Caja Laboral Baskoniak Maccabi talde israeldarraren aurka jokatuko du partida, Gasteizko Buesa Arenan. TAKEk irteera antolatu du hara joateko. 30 euroko prezioa izango du, eta sarreraz gain, prezioaren barruan autobuseko bidaiaren kostua ere sartzen da. Joateko interesa duen edonork, takesb@takesb.com helbidera idatzi beharko du, edo 616 49 93 94 telefonora deitu.