Tolosako Azokak + Kilometro 0 ekimeneko aurtengo bigarren jardunaldia izan da gaur goizean Zerkausian, larunbateroko azokaren barruan. Astelena jatetxeko Pello Doyhartzabal sukaldaria izan da garaiko produktuak erosi, eta herritarren aurrean mokadu goxoa prestatzen. Doyharzabal goizean goiz hasi da lanean. Lehendabizi, Zerkausitik itzuli bat eman, eta osagaiak erosi ditu. Ondoren, herritarren aurrean sukaldatu du, eta platera amaitzean guztien artean banatu. Saltsa berdean egindako urdaiazpikoz betetako orri-mamiak prestatu ditu. Urdaiazpikoa Bidegoianen hazten diren euskal txerriarena izan da.