Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari da gaur Topic-en. Lehenengo ekimena haurrei zuzendutako txotxongilo tailerra izan da. Hainbat haurrek parte hartu dute. Bokoia edo aho-handi motako txotxongiloa egiten aritu dira. 18:00etan, Topic-en ere, , Txotxongiloaren Eguneko mezua irakurriko du Julia Otxoa olerkariak. Ondoren, Paperezko istorioak ikuskizuna eskainiko dute. 19:15ean, Colorin eta bere txotxongiloak erakusketa inauguratuko dute. Azkenik, 20:00etan, jaia egingo dute Topic-en tabernan.