'Aitzol' euskaltzalearen testuak irakurtzen ari dira

tolosa 2011ko martxoaren 18a

Jose Ariztimuño 'Aitzol' euskaltzale tolosarraren testuak irakurtzen ari dira hainbat esparruetako dozenaka lagunek. Ramon Labaien alkate ohi eta idazleak eman dio hasiera irakurketa saioari. Guztira 125 lagunek parte hartuko dute. Politika, kultura, kirola, hezkuntza, komunikabideak eta beste hainbat arloetako lagun ari dira burutzen saioa. Kultur etxean bildu dira irakurleak eta bozgorailuen bidez entzun daitezke herrian zehar 'Aitzolen' testuak.

Euskaraenea ekimenaren barruan eta Aitzol Euskal Pizkunde urteurreneko lehen ekitaldia izan da. 'Aitzol' jaio zela 115 urte bete dira gaur, eta bere omenez jarritako plaka aurkeztu dute bere jaiotetxean.

http://www.youtube.com/watch?v=WK0dk2srFos

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!