Alfred Hitchckok zuzendariak ezagun egin zuen Crimen perfecto antzezlana izango da gaur iluntzean, 20:30ean, Leidor aretoan.
Txalo Produkzioen eskutik, eta Jorge Sanz, Elena Furiase eta Pablo Puyol aktoreak taula gainean direla, Victor Conde zuzendariak 30, 40 eta 50. hamarkadetako zinemari omenaldi txiki bat egin nahi izan dio.
Obran zehar garrantzia berezia hartuko du, anzterkirako Ana Garayk eta Marc Alvarezek bereziki sorturiko musikak eta eszenografiak; suspentsea areagotuko du.
Antzezlanean, Tony Wendice-k bere emaztea Margot hil nahiko du, honek duen diru guztia beretzat hartzeko. Hau lortze aldera, aspaldiko ezagun bati xantaia egingo dio Margot etxean bakarrik dagoenean bertara sartu, eta telefonoz ari dela emakumea ito dezan. Guztia gaizki aterako zaio, ordea.