Pasabanen liburuan mendiaz eta bere bizitzaz hitz egiten da

tolosa 2011ko martxoaren 17a

Edurne Pasabanek atzo aurkeztu zuen Hamalau aldiz zortzi mila (Catorce vecez ocho mil) liburu biografikoa. Liburua Josep María Pintoren laguntzarekin idatzi du, eta Planeta argitaletxeak argitaratu du.

Pasabanek liburua idaztea edozein zortzimilako igotzea baino zailagoa izan dela adierazi du. Izan ere, liburua idazterakoan hainbat oroitzapen gogoratu behar izan ditu; baita oso gogorrak izan diren zenbait une ere.

Liburuan batez ere mendiaz hitz egiten duen arren, Edurneren, beraren, sentimendu pertsonalei buruz ere hitz egiten du.

14 zortzimilakoak igo ondoren, orain bi helburu ditu buruan Pasabanek. Bata, Everest mendia oxigenorik gabe igotzea. Eta bestea, pertsonalagoa, familia bat osatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!