Usabal kiroldegiko udaberriko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute jada bazkideentzat. Ikastaroak datorren apirilaren 4an hasiko dira, eta ekainaren 22ra arte iraungo dute. Kiroldegiko bazkideak ez direnek martxoaren 23tik aurrera izango dute izena emateko aukera. Ikastaroen eskaintza zabala izango da: cycling, gap, pilates, acuafitness, eskalada, patinaia, kempo, mutigym, igeriketa, funky, kirol ludoteka eta haurtxoentzat igeriketa (sei hilabetetik aurrera). Informazio gehiago eskuratzeko: www.usabalkiroldegia.com.