Argazkigintza ikastaro aurreratua izango da Kultur Etxean, kultur tailerren baitan. Martxoaren 28an hasiko da ikastaroa, eta guztira 75 orduko iraupena izango du. Astelehen eta asteazkenetan izango dira eskolak, 18:30etik 21:30era, eta 16 urte izan beharko dira gutxienez, ikastaroan parte hartu ahal izateko. Izena emateko Kultur Etxera bertaratu beharko dute interesa dutenek, lekuak mugatuak baitira (gehienez ere 15 ikasle). Ikastaroaren prezioa 157 eurokoa izango da eskualdekoentzat, eta 235 eurokoa eskualdetik kanpokoentzat, eta Iñigo Royo irakaslearen gidaritzapean egingo dute lan, besteak beste, paisajeekin, erretratuekin eta photoshoparekin.