Zabalik da Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuetarako izen-emate epea

tolosa 2011ko martxoaren 16a

Gipuzkoako Foru Aldundiak udalekuak antolatu ditu aurtengo udarako ere, eta zozketak apirilean burutuko dituzte.

7-13 urte bitartekoentzat dauden plazak apirilaren 5ean zozketatuko dituzte jendaurrean eta notario batekin, eta zozketaradko izen-emate egunak martxoaren 14tik 23ra bitartekoak izango dira, Kultur Etxean nahiz internet bidez (www.gipuzkoa.net/oporraldi). Eskaera taldeka nahiz banaka egin daiteke, gehienez ere hiru neska-mutileko taldeak osatuz.

Zozketaren emaitzak aipaturiko bulegoan eta interneten jarriko dituzte, eta behin betiko izen-ematea apirilaren 7tik 15era bitartean burutu beharko da.

14-17 urte bitartekoentzat diren udalekuei dagokienez, berriz, zozketan parte hartzeko izen-emate epea apirilaren 6an zabalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!