GI-2130 eta GI-2631 errepideak berrituko dituzte datozen hilabeteetan

Ataria 2011ko martxoaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2130  eta GI-2631 errepideetako zoruak berrituko ditu Berasegin eta Adunan hurrenez hurren.

Guztira 370.000 euroko inbertsioa egingo du Foru Aldundiak, Tolosa eta Leitza arteko GI-2130 errepidean, 13.000 kilometro puntutik 16.060 kilometro puntura alde batetik.

Bestalde, GI-2631 errepidean 5.080 kilometro puntutik 10.630 kilometro puntura izango dira berritze-lanak, Villabona, Orioko gaina(Zudugarai), Aia eta Asteasu artean.

Errepideko zoruaren berritze lanek hiru hilabete iraungo dute, eta Berastegiko udalerriko hiru kilometroeta Asteasuko beste bost berrituko dituzte eskualdean.

Asfaltatze lanez gain, bestalde, GI-2130 errepideko bi zatitan 300 metroko hormigoizko areka edo kuneta berregingo dute, eta GI-2631ko hiru zatitan berriz, 860metrokoa.

Era berean, bi errepideen arteko hamazazpi kutxatila ere berritu egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!