ASTELENITA EGUNEAN KONPARTSEKIN DANTZAN

tolosa 2011ko martxoaren 7a

http://www.youtube.com/watch?v=YxQJf0pzqhI

http://www.youtube.com/watch?v=GorKtsa8fsw

Astelenita aisialdi taldeen konpartsen eguna da. Hilabeteak ematen dituzte dantza entseatzen, arropak egiten eta guztia antolatzen. Sei talde ateratzen dira: Kazkabarra, Atsedena, Kirikiño, San Bernardo, Ttenttek eta Txiribitu.

Konpartsen eguna izanda ere ezin txarangak falta. Hauek 09:00etan irten dira eta ondoren sokamuturra egon da plaza Berrian. Gaurkoan Keiran eta Gatiburen kontzertuak ere izango dira plaza Berrian eta Bad Sound System taldearena txosnetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!