Urkizu, Bedaio eta Aldabako emakumeek euren eguna ospatuko dute

Ataria 2011ko martxoaren 1a

Urkizu, Bedaio eta Aldabako emakumeek txangoa antolatu dute Bilbora, Emakumeen Eguna ospatu asmoz. Martxoaren 19an, larunbata, goizeko hamarretan dute hitzordua Benta Haundin. Goizean Guggenheim ikusiko dute, bertan gainera, Erdi Aroko emakumeek izan zuten rol aldaketaren erakusketa dago ikusgai. Museoko jatetxean bazkaldu eta arratsaldea Alde Zaharrean pasako dute.  Landa Eremuko emakumeek azken urte hauetan antolatzen duten egun hau, elkarren arteko harremanak estutzeko eta egun polit bat pasatzeko aukera izaten da. Auzotarrek beraien elkarteetan eman beharko dute izena martxoaren 11a baino lehen, edota auzoetako ordezkarien telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!