Larunbatean, Usabalgo polikiroldegian jokatu zuen Laskorainek Gernikako Zuzenbide-Naturgas taldearen aurka, eta sufrituta baina nagusitasunarekin irabazi zion 5-2ko emaitzarekin. Aurkaria sailkapeneko postu erosoetan dago kokatuta, eta beraz, talde arriskutsua izan zuten aurrean tolosarrek. Partidaren lehenengo zatia 2-2ko berdinketarekin amaitu bazen ere, bigarren zatian etxekoek izan zuten agintea. Gilek aurreratu zituen etxekoak Jonikok emandako baloia erosotasunez bultzatuz.Kanpotarrek azken saiakerak egin zituzten arren, Telleria eta Gilen azken golei esker 5-2ko emaitzarekin amaitu zen partida.
Denboraldi bikaina egiten ari dira tolosarrak eta horrela jarraitzea espero dute, gainera. Inauterietan ez dute atsedenik izango horitxoek, datorren larunbatean, Bilbon jokatuko baitute partida.